SOTOKO BERRIAK


estrainaldi-saltegia-sotoa

Bazen behin 2018ko uztailaren 19a…

05/10/2018

Enpresa baten bizian, ahantzi ezineko egunak badira. Momentu azkarrak, talde oso batentzat.

2018ko uztailaren 19a horietarik zen, Irulegiko Sotoarentzat.

Egun horren beha ginauden, hainbat urteetako proiektua bururatzea baitzen. Leku eder bat eraiki dugu, euskal kulturari, lurraldeari, mendieri eta jendeak mahastietan egiten duen lanari eskaini omenaldi eder bat.

Jean-Paul Hauré eszenografoak eginik, langileak eta kideak loriaturik, saltegi hori, oroz gainetik, kooperatibaren talde lan baten emaitza da. Eta kontzeptu orokorrago batean egin urrats bat.

Gure lurra, haren izpiritua eta lurrean errotzen gaituzten sasoinen bilakaera ezagutzeko eta berriz ezagutzeko aukera emaiten du. Han, emozioa sentitzen da, izpiritua lasaitzen da —hain bakan bihurtu diren sentsazioak—. Eta zinez ederra da.

Mahastia saltegirat ekarria.

Hain berezia zen egun horrendako, prentsa eta hurbileko turismo bulegoak gomitatu ditugu leku berri horren ezagutzerat, hain inpresionagarria den dupategia barne, eta Irulegiko Sotoko arno goxo batzuen dastatzerat, Onetik etxeko gasna batzuek eta Petricorena etxeko zerriki batzuek lagundurik.

Beraz, Bon Sud Bon Genre eta Les Petites Affiches aldizkarietako Yannick Revel, Sud-Ouest Bayonne egunkariko Jean Pierre Tamisier, Press Lib egunkariko Jean-Pierre Dauce, France 3 Euskal Herri telebista, France Bleu Pays Basque irratia, Kanaldude telebistako Pantxika Maitia, TVPI, Le Sillon aldizkariko Baptiste Ducasse, Herria aldizkariko Joseph Errotabehere, Lettre d'Euskadi aldizkariko Michel Garicoix, Irulegiko Irratiko Bernadette Argain, Laborari eta Vitisphère eskertu nahi ditugu, jin baitira eta beren artikuluetan lekuaren edertasuna eta pozten gaituen harrotasuna adierazi baitute.

Gisa berean, Senpere-Sarako, Biarritzeko, Donibane Lohizuneko, Bokale-Tarnoseko, Hazparne–Bastidako eta Garazi-Baigorriko turismo bulegoak ere eskertu nahi ditugu, gure saltegia suharki gomendatu baitute; Le Petit Futé eta Herriarena trinketa, bai eta gure parte hartzaile guziak, hala nola Laia txokolategia.

Mintzaldirik gabe, egun hori ez zen betea izanen. Cyrille Pitois kazetariak gidaturik eta Pierre Laxague-k (Irulegiko Sotoko lehendakaria), Olivier Martin eta Ximun Bergouignan-ek (bi ko-lehendakariak, biak biologikoan ari direnak), Betti Haristoyk, (konbentzionalean ari den kidea), Christophe Larrouquis-ek, (gure enologoa) eta Christian Bedat-ek, (le Cellier des Docks saltegiko jabea) animaturik, kooperatibak duen aitzinetik ikusteko ahalmena eta ekoizpen biologiko baten garatzeko segitzen duen bidea aipatu dira.

Biologikoan, trantsizioan edo konbentzionalean ari izanik, erakutsi nahi zen elkar adituz eta errespetatuz egin lanaz haratago, bakoitzak bere argumentuak badituela, posizio finko-finkorik gabe, eta kide guziek mahastizaintza arrazoitua egiten dutela jadaneko.

Arnoa egitetik saltzeraino, ekoizpen osoaren trazabilitate eta ikerketa fina plantan eman da, urte bakotxeko ekoizpenaren hoberena ateratzeko, bai biologikoan, bai konbentzionalean.

Erakutsi nahi ere zen upeltegiko maisuen kontseilu lana funtsezkoa dela kontsumitzaileen orientatzeko eta haien galderei erantzuteko, bai arnoaren osaketari buruz, bai prezioan duen eraginari buruz.

Gaur egun, 40 000 bisitari inguru heldu dira Irulegiko Sotoaren ezagutzerat. Gure kooperatibaz —eta osatzen duten emazte eta gizonez— harro izaiten ahal gira.

Gure nahia? Hemengo paisaia turistikoaren parte izan, pertsona oro gure unibertso berrian errezibitu eta pertsona horieri kooperatibaren eta haren mahastizainen lana ezagutarazi. Eta bide onean gira.

Aro berri baten hastapena da.

Abentura eder baten segida da.

Bazen behin...

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.