SOTOKO BERRIAK


Eguberriz ulitxak, Bazkoz horma ziriak...

Eguberriz ulitxak, Bazkoz horma ziriak...

29/12/2015

Aski ardura, denbora ederra izaten da mahatsondoak mozten hasten girelarik. Bainan 2015eko urte hau usaiaz kanpokoa da, abendua hasiz geroz arratsaldeetan 20°C-ren inguruko tenperaturak baititugu.

Usaian, neguko lehen karroinak dira mahatsondoak mozten hasteko seinale, bainan aurtengo tenperatura hotzena abenduaren lehenekoa izan da: -1°C!

Tenperatura apal horren beha egonez, landarea pausan dela segurtatzen omen da. Landarearen izerdia aldaxketatik erroetarat joaten omen da, udaberrian tenperaturak berriz igaitean kontrakoa gertatu arte.

Mahatsondoak mozten hasi diren gure mahastizainek ez dute izerdirik ateratzen ikusi, edo guti, aihenak mozten zituzten lekuetan. Horrek erran nahi du landarea pausan dela.

Hala ere, on litzateke heldu diren asteetan negua zinez jin dadin, ninika goiztiar batzuk goizegi ez zabaltzeko gisan, gero udaberriko karroin batek kaltetzen ahalko bailituzke.

Bainan baikor izan gaitezen, moztu mahatsondoak ederrak dira eta 2015eko sasoina ontsa joanik, gure mahastiek 2016an ere emaitza ederra ekartzeko gisan iduri dute. Eta nahiz eta menturaz Eguberriz ulitxak izanen ditugun, ez da batere segur Bazkoz horma ziriak ikusiko ditugula...

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.