SOTOKO BERRIAK


Saloi Gormanta Paris 2015

Heldu den astean, hitzordua duzu Parisen, Louvreko karruselean!

02/12/2015

2015eko abenduaren 11tik 14ra, egun hauek barne, hitzordua finkatzen dauzugu Parisen, Louvreko Karruselean, ezin baztertuzko saloi gastronomiko batentzat!

Han, Irulegiko gure arnoak dastatuko dituzu, hain joriak eta hain bereziak: gure herriko arima erakusten duten gure gorri idor eta fruitutsua eta gure beltz sendoak…

Han izanen gira, Euskal Herriko bertze ekoizle batzuekin: Irisarriko Arnabar etxea, bere gibel gizenekin eta ahate kontserbekin, Larresoroko Bipia, Ezpeletako bere biperrekin eta gozagarriekin, bai eta Jean de Luz etxea eta Elizaldia etxaldea, Basque Box kutxaren partaideak!

Beraz, ez duda gure ikusterat jiteko, eta gure eskualdeko produktu tipiko horien deskubritzeko!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.