SOTOKO BERRIAK


CGA Paris 2016

Bi arno 2016ko Concours Général Agricole de Paris lehiaketan sariturik

08/03/2016

Aurten, erabaki dugu Pariseko nazioarteko laborantza saloirat ez joatea, kasik 50 urtez han egon ondoan. Utzi zaukuten lekuak ez zaukun jendea ontsa errezibitzeko posibilitaterik eskaintzen.

Hala ere, gure arnoek bidaia egin dute, Concours Général Agricole de Paris lehiaketan parte hartzeko. Arrakasta ederra bildu dute. 2014ko Mignaberry beltzak urrezko medaila erdietsi du eta 2015eko Argi gorriak zilarrezko medaila!

Gure lana ohoratu duten sari eder horietaz harro gira!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.