Buruilaren 9an Irulegiko Sotoan ospatuko den egunaren programa:
- 10:30etarik aitzina, gure saltegi eszenografiatu berriaren eta gure soto berriaren bisita gidatua.
- Goizean eta arratsaldean, enologo batek «Arnoen dastatzen ikasteko» 2 atelier animatuko ditu (14 pertsona, gehienik).
- 12:00etan: trikitilariek animatu aperitifa. Gero, bazkaria, karpa baten pean, gure kooperatibako kideek segurtaturik; Baigorriko Lagun Alai koruko kide batzuk ere hor izanen dira.
Menua 15€:
o Meloia, ibarreko xingarrarekin (Oteiza)
o Idikia (Herriko) edo plantxan erre lukainkak, barazki erreak eta lursagar frijituak.
o Gasna (Ossau-Irati)
o Euskal pastiza (Ortzaizeko Etchemendy okindegia) edo ardi gasnaz egin etxeko izozkia (Pantxika Predaigne, Idoki).
- 16:00etarik 17:00ak arte, pala lehiaketa, trinketean. Zato gure mahastizainen desafiatzerat!
Haurrendako, joko puzgarriak izanen dira (burasoen ardurapean).
Egun guzian, gure sotoak Haspand’art elkarteko artistak errezibituko ditu: mahastizaintzari eta arnoari buruz egin zizelkadurak edo pinturak erakutsiko dituzte. Paraleloki, Lo izeneko hemengo musikari batek hand drum tresna akustikoa joko du.
18:00etan, AnDjelo Merkel-ek egunari bukaera emanen dako (kitorik).
Beraz, gurekin elkartzeko arrazoi onak baizik ez dituzu! Zure beha gira!
Argibide gehiago nahi baldin baduzu, gurekin harremanetan sar zaitez, ondoko zenbakia erabiliz: 05 59 37 41 33 edo ondoko helbide elektronikoa: martine.mainhaguiet@cave-irouleguy.com.
Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.