SOTOKO BERRIAK


Arno egiteko paregabeko tresna berriak Irulegiko Sotoan

Arno egiteko paregabeko tresna berriak Irulegiko Sotoan

15/12/2015

Sotoaren historiaren orrialde bat itzultzen ari da.

Betoizko dupategi historikoa hausten dugu, orain Sototik 3 km-tan, etxalde batean diren 300 barriken hartzeko. Horri esker, arnogintzaren lana eta arnoa barriketan atxikitzeko baldintzak hobetu nahi ditugu, termo-erregulatua den xai baterat ekarriz.

Bertze orrialde bat irekitzen ari da ere, erabakia izan baita Sotoko kideen mahastien % 20 kesetan biltzea eta mahats hori upel ttipietan lantzea, arnoak lursailka bereiziz.

Beraz, 28 dupa ttipiz osatu dupategi berri bat sortzen da eta gure arno beltzen kalitatea molde adierazgarrian hobetzeko ahala emanen du.

Molde klasikoan bildu mahatsaren errezibitzea ez da bazter utzia. Bildu mahatsaren errezibitzeko lekua dupetatik eta prentsatik hurbiltzen dugu. Bildu mahatsa hobeki errespetatuko duen kalapatxa berri bat ezartzen dugu. Plantan eman nahi dugun kalitatezko lanarentzat egokiagoak diren bi prentsa berri erosten ditugu.

Bistan dena, obra horien denboran, traba batzuk izaten ahalko dira zure errezibitzeko lekuan: ez da gehiago xaiaren bisitatzeko zirkuiturik eta aparkatzeko leku gutiago da. Bainan gure saltegia zabaldurik egoiten da eta plazerekin errezibituko zaitugu dastaketa baten inguruan.

Presa badugu muntadura berri guzi horiek zuri erakusteko eta oraino kalitatea hobea duten arnoen proposatzeko! Hitzordua ematen dauzuegu hemendik urte baten buruan!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.