SOTOKO BERRIAK


Antonyko gasna eta arno ferian 2019

Antonyn ikus gaitzazu! (92)

23/08/2019

Heldu den buruilaren 13tik, ortziralearekin, 15erat, igandearekin, zato Peioren ikusterat, Antonyko 33. gasna eta arno ferian:

St Saturnin-go auzoan, Elizako plazan
Antony (92)

Zato 153. erakusmahairat, lagun artean memento baten iragaiteko eta gure arno berri guzien dastatzeko!

Segur egun ederrak izanen direla, Frantzia guzitik jin erakusketari batzuekin eta animazio anitzekin: atelierrak, kontzertuak, dastatzeak… Orduan, ez duda eta zato gure ikusterat!

Tenoreak:
- Ortziralean: 16:00etarik 22:30ak arte,
- Ebiakoitzean: 10:00etarik 22:30ak arte,
- Igandean: 10:00etarik 19:30ak arte.

Sartzea urririk.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.