SOTOKO BERRIAK


Irulegi dastatzea

Agorril huntan, zato gureganat, hemengo animazio batzuen karietarat

01/08/2018

Agorrilaren 8an, asteazkenarekin, Mikel San Miguel (Irulegiko Sotoko kide gaztea) ikusten ahalko duzu, Donibane Lohizuneko merkatu estalian, 9:30etarik 17:00ak arte.

Egun osoan, hemengo ekoizleez osatu merkatu bat, abere batzuk biltzen dituen etxalde ttipi bat eta gasna-egite erakustaldi bat prezia itzazu, eta Akitaniako blonda arrazako behikia eta Pirinioetako axurikia dasta itzazu! Bazkari animatua. Sartzea kitorik!

 

2018ko agorrilaren 9an, ortzegunarekin, Irulegiko Arnoen merkatua izanen da, 18:00etarik 22:00ak arte, Donibane Garaziko merkatu estalian.

Irulegiko sormarkako 7 ekoizle -Irulegiko Sotoa barne-, han izanen dituzu, Euskal Herriko gure nektarraren ezagutarazteko. Sartzea ordainduz: 5 €. Baso serigrafiatu bat eskainiko zaizu.

 

Urte oroz bezala, Donibane Garaziko Citadelle en Scènes festibalerat joanen gira. Agorrilaren 22tik 24rat, antzerki-festibal horrek, 4. aldikotz, kalitatezko antzerki-taldeak errezibituko ditu, hala nola 4 Molières sari irabazi berri dituen Adieu Monsieur Haffman taldea! Karia horretara, zato gure ikustera, arno-ostatu baten inguruan! Han berean jaten ahalko da.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.