SOTOKO BERRIAK


Ondare-egun-2019

Bidaia Irulegiko Sotoan barna

10/08/2019

Ondarearen Egunen karietarat, Irulegiko Sotoak gomitatzen zaitu bere munduan murgiltzerat. Egun oso batez, zoaz lurralde hain berezi hunen eta gure mahastizainen kulturaren ezagutzerat, mahastizainek berek lagundurik. Giro bero eta lasaian, mahatsetik botilarainoko bidea segi ezazu.

Eguneko programa: 

> Bidaia pedagogikoa, autobusez

Hitzordua finkatzen dizugu Baionako Euskaldunen Plazan, 8:30etan: sar zaitez gure autobusean, gure ibarrean murgiltzeko. Irulegiko Sotoraino, Euskal Herriko paisaien eta haien historiaren ezagutza egizu, bai eta Irulegiko mahastiena, gure mahastizainen azalpenei esker, bidaia guzian lagunduko baitzaituzte. 

> Heltzean, kafea ukanen duzu Irulegiko Sotoko barriken soto historikoan

Irulegiko lurretarat heltzean, kafea ukanen duzu Irulegiko Sotoko barriken soto historikoan, mahastien bihotzean, trukatzeko eta ahoaren gozatzeko, Baigorriko tarta egileak egin pastizak preziatuz. 

> Ibilaldia mahastietan barna

Bisitak segitzen du, mahastietan egin ibilaldi bati esker, gure mahastizainen leku gustukoetan barna; pertsona suhar horien lana ezagutuko duzu. Buruilean, mahastien bisitatzea eta mahatsez beteak diren mahatsondoen ikustea liluragarria da. 

> Mahastizainen gisako bazkaria dupategiaren bihotzean

Ibilaldi horren ondotik, jateko tenorea da! Mahatsaren bidearen segitzeko, mahaia Irulegiko Sotoko dupategiaren bihotzean berean ezarria izanen da. Arnoa sortzen den leku hortan, ezin ahantzizko mementoa prestatu dizugu, % 100 bertakoa den menu batez lagundurik:

 

Oteiza etxeko zerrikia
Amuarrain ttipiak edo ardikia plantxan errerik, ilarrez eta lursagarrez lagundurik
Onetik gasna multzoa
Millox Euskal pastiza
Arnoak barne 

> Sotoaren bisitatzea

Arratsaldean, arnogintzaren gako-lekuetarat eramanen zaitugu, bisita gidatu batean, Sotoko historiaren kontakizuna eta gure arnoen sekretuak ezagutzeko. Ibil zaitez Barriken sotoan, Premium dupategian, Ezagutza eremuan... 

> Arnoen dastatzea

Arnoaren munduan egin ibilaldi hori bururatzean, dastatzeko tenorea heldu da! Gure mahastizainek beren lanaren fruitua ezagutaraziko dizute eta Irulegiko gure arnoen berezitasunak deskribatuko dizkizute. 

> Baionara autobusez itzultzea

Baionara itzultzea segurtatua da, 17:30ean programaturik.

 

Opariak eta abantaila anitz zure beha dira egun horren karietarat!

 

Zer preziotan?

49 € Tarifa betea
45 € prezio apaldua (enplegu eskatzaileendako eta ikasleendako, froga dokumentu bat erakutsiz geroz)

 

Nola erreserbatu zure lekua?

Irulegiko Sotoa telefonoz deituz: 05 59 37 41 33, buruilaren 13a (ortziralea) aitzin Baldin eta gutieneko parte hartzaile kopurua bada.

Oharra: Irulegiko Sotoak gertakaria ezeztatzeko eskubidea atxikitzen du, aste bat lehenago, parte hartzaileen kopurua ez baldin bada aski haundia.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.