SOTOKO BERRIAK


Label-vignobles-et-découvertes-irulegi-arno-euskal-herri

«Vignobles et Découvertes» labela Irulegiko gure arnoendako

06/07/2020

Euskal Herriaren bihotzean, Irulegi Sormarkako gure mahastiaz harro izaten ahal gira, «Vignobles et Découvertes» labela berriki eskuraturik; sari hori turismoari eta arnogintzari buruzkoa da, lurraldeko produktu eskaintzarekin loturik.

Sari horrek gure sail osoaren eta gure mahastietan ari diren eragile guzien arrakasta frogatzen du! Gure Kooperatibak bere partaideekin partekatzen du arnoaren munduaren inguruko transmisioaren gustua, jendea errezibitzeko plazera, autentikotasuna eta gure ondare naturala agerian emateko borondatea.

Badu urte andana bat Irulegiko Sotoak hainbat tresna plantan eman dituela bisitariak hobeki errezibitzeko eta Irulegiko arnoen eta bere ondare natural paregabearen aldera duen pasioa partekatzeko.

Orain, gure mundua deskubritzen ahal duzu gure saltegi eszenografiatuan, non gure mahastien historia eta mahastizainen lana elkartzen baitira. Jakitate hori parteka dezazun, zure bisitaren karietara, gure arnoen dastaketa bat eskainia izanen zaizu! Udako sasoian, gure Sotoa egun guziz irekia da, 9:30etarik 18:30ak arte, eta bisita gidatuak pentsatuak dira astelehen eta astearte guziz, 14:30etan (erreserbatuz).

Gainera, mahastietan eginen dituzun ibilaldien karietara, ikuspegi ederrena eskaintzen duten gure orientazio mahaietara joan zaitezke, mahastizaintzaren ondareak gure eskualdean duen lekua hobeki ezagutzeko gisan.

Indar guzi horiek egin ditugu gure ondarea agerian emateko eta ahal bezainbat jenderi ezagutarazteko. Label horrek lurraldeko eragile guzien arrakasta frogatzen du: ostatatzeko egiturena, jatetxeena, turismo bulegoena, gure mahastien ezagutzera urtez urte kopuru handiagoan heldu diren bisitariei esker!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.