SOTOKO BERRIAK


2018ko gorri berrien ezagutza

2018ko gorri berrien ezagutza

18/06/2019

Sotoko 2018ko gorriek eta beren fruitu aireek zuen ahoa gozatuko dute! Kattalingorri bio, Mignaberry edo Argi, bakotxak bere aberastasun aromatiko berezia badu. Denak Irulegiko mahastietatik heldu dira.

Urrian, mahatsa osoki eskuz bildu ondotik, mahastizainek beren mahatsa gure esku utzi dute. Mahatsa zapatu ondoan, haren jusa dupetan ezarria da eta, emeki-emeki, alkohol bilakatzen.

Arnoa hainbat hilabetez ondu ondotik, mahastizain-kidez eta langilez osatu talde bat biltzen da, gorrien sortzeko eta osatzeko. Izpiritu kooperatibo hortan, nahasketa bakotxa egiten da Irulegiko Sotoari ontsa doakion gorri orekatu eta gormant baten sortzeko.

Arno bakotxaren berezitasuna eta izaera orduan gorpuzten da. 2018ko arno horrendako, Argiren eta Kattalingorriren kasuetan, nagusiki Bordeles beltza hautatu da, Axeriarekin eta Axeri haundiarekin; eta Mignaberryren kasuan Mahats moten oreka eder bat lortu da.

Dastatzean, bizitasun aromatikoa eta fruitu gormanten zaporeak dira 2018ko Argiren ezaugarriak. Kattalingorri biologikoak freskotasun anitz badu, marrubi eta andere-mahats aireak, luzetasun aromatiko eder batekin. Mignaberryren biribiltasuna eta harmonia fruitutsua preziatuak dira.

Gorri guzien kasuan bezala, kontseilatzen dauzugu gazterik edatea… Ez du balio sotoan zahartzerat uztea.

Kooperatibako kideek 2018ko arno hori zinez ederki kausitu dute, eta gorriek eta zuriek sorpresa ederrak ekarriko dauzkigutela pentsarazten du. Arno horiek elgarrekin eraman lan baten fruitua dira; orain, haien dastatzea aski duzu!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.