SOTOKO BERRIAK


Gomita-enoturismoa-enpresak

Aitzina, zato! Euskal Herrian enoturismoa egiterat eramanen zaitut!

11/01/2019

Ez kostaldean, zinez ederra baina denek ezagutzen dutena.

 

Nik Euskal Herri barnealdea ezagutarazi nahi dauzut, nahasmendu guzietarik urrun.

 

Baigorriko eta Garaziko ibarretan, herri ttipi batzuk badira, natura ezin ederrago eta liluragarri baten erdian.

 

Irudika ezazu!

 

Zure taldea, zure enpresa proiektu baten inguruan biltzeko xedearekin, aspaldiko mahasti horien ezagutzerat abian zira, bizikleta elektrikoz, gure herri ederrean barna diren harpeetan espeleologia egiterat, Kintoa xingarraren edo ardi gasna hauta baten dastatzerat, inguruko etxaldeetan.

 

Irudika ezazu!

 

Pirinioetako mendien oinetan hemengo produktu goxoekin piknikatzerat eramanen zaitut, inguruetako jatetxe finetan jaterat, kultura eta tradizio aberats baten ezagutzerat, bere hizkuntza bereziarekin, bere dantzekin, bere kirolekin eta bere gastronomiarekin.

 

Irudika ezazu!

 

Irulegiko mahats moten ezagutzerat eramanen zaitut, mota endemikoak, mendikoak, paregabeak. Aire mamitsuko arnoa, freskoa edo azido samarrekoa, dastaraziko dauzut; arno egiteko tradizio sinestezina, bizitzeko arte bat, leku perfektu batean.

 

Irudikatzen baldin baduzu, prest zira! Orduan, zato enekin Irulegiko Sotorat.

 

Baigorrin da; irudikatzen duzun bezala errezibituko zaitu, laneko egonaldi, mintegi edo bilkura baten inguruan, osoki ekipatuak diren bere bi geletarik batean, egun bakar batendako edo denbora gehiagorendako. Behar duzun kohesioko memento federatzaile hori sortzen jakinen du.

 

Bere ibarraren nortasunean bermatuz, beste nehon ikusiko ez duzun ondarea eta Euskal Herriko irudia agerrarazten du.

 

Eta Euskal Herri barnealdea ezagutzea, arno ona edatea bezala da. Beti errespetuz, gogoz, gormandizaz eta, batez ere, plazerez egiten da!

 

Pentsa zer xantza duzun!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.