SOTOKO BERRIAK


Gertakariak uda 2019

Uda huntan, Sotoa beste manera batez ikus ezazu!

28/06/2019

Uda huntan, Irulegiko Sotoak ateak irekitzen dauzkizu, Euskal Herriko arno enblematikoa sakonki ezagutzeko. Gure lurraren historia konprenitzeko, gure munduan gomitatzen zaitugu, gure arnogintzaren sekretuen ezagutzeko.

Sotoa manera ludikoenean deskubri ezazu, «Sotoko misterioa» gertakarien bidez!

Zure abentua-izpiritua erakuts ezazu eta gure barriken inguruko enigmak ebatz itzazu, Escape Game baten bidez. Sotoko arnoen zale haundia den Van Ghütter baroiak bere Irulegi botila hoberena gorde du, gure sotoaren erdian den dupa batean kukutuz. Zuk eta zure kideak, ohoin prestuz osatu taldeak, ebasterat entseatuko zirezte, haren misterio guziak deszifratuz... Kasu, 45 min baizik ez duzue, bisitari talde bat jin aitzin!
Gehigarri ttipia, zure taldeak erdiesten baldin badu, behar den denboran, dupa horren sekretuen argitzea, botilaren dastatzeko plazera ukanen duzue!

Desafio horren ondotik, arnogintzaren gako-lekuetarat eramanen zaituztegu, bisita gidatu batean, Sotoko historiaren kontakizuna eta gure arnoen sekretuak ezagutzeko. Barriken sotoan eta Premium dupategian barna ibil zaitezte… Hainbeste indarren ondotik, finitzeko, gure arnoak dasta itzazue!

Abentura enologiko hori biziko duten lehenak izan zaitezte! Parte hartzaileen kopurua mugatua da, beraz, erna zaitezte, arnogintzaren ezagutzeko parada hori ez huts egiteko.

Datak: uztailaren 11 (ortzeguna), uztailaren 18a (ortzeguna), agorrilaren 24a (astelehena)…

Tenoreak: 13:30ean; 14:45ean; 16:00etan; 17:15ean

Telefonoz erreserbatuz, ondoko zenbakian: 05 59 37 41 33, dupa bakoitzeko 3-5 pertsonako taldeetan.

Tarifak:

30€ pertsonaka (5 jokalarirentzat)

35€ pertsonaka (4 jokalarirentzat)

40€ pertsonaka (3 jokalarirentzat)

Zuen bisita bururatzean, gure saltegian eskaintza berezia ukanen duzue!

Ohar bat, beroki bat ekar ezazue, Sotoko txokoak fresko baitira…

Sasoin huntako bertze momentu inportante bat: Udako Bisitak proposatzen dauzkizugu, astelehen guziz, uztailaren 1.etik agorrilaren 26a arte, 14:30ean. Gure Sotoa, Barriken sotoa eta Premium dupategia bisita itzazu, eta gero gure arnoak dasta itzazu.

Bisitak telefonoz erreserbatu behar dira: 05 59 37 41 33 5 euro pertsonaka.

Parte hartzaile kopuru mugatua

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.