SOTOKO BERRIAK


Elgarrekin Irulegiko Sotoan

Elgarrekin !

02/03/2020

«Elgarrekin» hitza Irulegiko Sotoaren sinadura bilakatu da, eta gure motorra irudikatzen du, Kooperatibaren eguneroko bizian. Elgarrekin izenak mahastizainek eta Kooperatibako langileek kooperatiba-sistemaren zutabe gisa ezarri dituzten partekatzea, elkartasuna eta elkarlana oroitarazten ditu. Elgarrekin kontzeptua jendeari eskaini omenaldi bat da, osagai hori funtsezkoa baita Irulegiko Sotoan.

Elgarrekin ideia kooperatibaren oinarrietan da, hastapenetik, 9 mahastizain elkartu zirenetik Irulegiko Sotoaren sortzeko, 1952an.

Elgarrekin 39 mahastizain eta 16 langile biltzen dituen kolektiboa da, arnoaren egiteko zikloaren urrats bakotxean elgarrekin lan egiten baitute. Jakitateen eta segurtamenen bateratze horri esker, kalitatezko arnoak egiten ditugu, lehenik mahastian egin lanari esker, gero sotoan, arno egitean eta arno ontzean, eta azkenik, botiletan ezartzean eta saltzean, artoski, bezeroa errespetatuz.

Elgarrekin parte hartzeko aukera ematen duen sistema bat da, nun mahastizainek eta langileek trukatzen eta eztabaidatzen baitute, batzordeetan, urrats erabakigarri bakotxarendako, denen arteko gaitasunen partekatzeari eta elgar laguntzeari bidea emanez.

Elgarrekin kooperatibako mahastizain izatea lanbide bat baino anitzez gehiago baita: familia istorio bat, belaunaldiz belaunaldi pasatzen den lekuko batena. Transmititzea, gure mahastizainendako, maila guzietako engaiamendua da: laborantza, lurrak, egin-moldeak, izan-moldeak, baloreak… Irulegiko mahastietan, lurra transmititzen da, bere ADNarekin, bere historiarekin, bere kulturarekin, bere hizkuntzarekin…

Elgarrekin gure partaideen lana eta laguntza, Irulegi Jatorri Deitura Kontrolatuaren eta gure irudiaren garatzeko eta ezagutarazteko elgarrekin ari baikira.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.