SOTOKO BERRIAK


2019ko Vinidôme saloia

Zatoz Clermont-Ferrand (63) hiriko Vinidôme saloirat

29/01/2019

2019ko otsailaren 1.etik, ortziralearekin, 4rat, astelehenarekin, Peio zure beha izanen da Vinidôme saloian. Saloi hori ezin hutsegina da Auvernian; ondoko helbidean egiten da:

 

Clermont-Ferrand hiriko Grande Halle d’Auvergne merkatu estalian,
Sarliève karrikan
63800 Cournon d'Auvergne

 

Zure beha izanen da, A17 erakusmahaian, Euskal Herriko arnoen dastatzeko. Lehen aldikotz, «Gabe» izeneko gure arnoa dastatzen ahalko duzu! Sulfitorik gehitu gabe egina den arnoa da. Haren fruitu kalitate paregabea eta haren luzetasun aromatiko ederrak harrituko zaitu.

 


Tenoreak:

- Otsailaren 1.a, ortziralea, 14:00etarik 20:30ak arte

- Otsailaren 2a, ebiakoitza, 10:00etarik 20:30ak arte

- Otsailaren 3a, igandea, 10:00etarik 19:00ak arte

- Otsailaren 4a, astelehena, 10:00etarik 17:00ak arte

 

Tarifak:

- 6€

- Adingabeak: kitorik, heldu batek lagundurik.

 

Aparkalekua kitorik eta saloian berean jateko manera. Kasu, animaliak debekatuak dira.

 

Laster arte! Agur beroenak!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.