SOTOKO BERRIAK


Saloiak Marseilla Maisons-Laffitte

Saloien sasoinak segitzen du, Marseillan et Maisons-Laffitten!

09/11/2018

Mahastizainen eta Gastronomiaren 30. saloiaren karietarat, Jean-Michelek hitzordua ematen dauzu 2018ko azaroaren 15etik, ortzegunarekin, 19ra, astelehenarekin:

 

T15 erakusmahaian, 1. gelan
Marseillako (13) Chanot parkean

 

Ezagut itzazu Irulegi Sormarkako gure arno jori eta hain bereziak! Gure zuri idor eta biziki fruitutsuak, gure gorri xarmagarriak eta gure beltz harmoniatsuak ere dastatzen ahalko dituzu; Euskal Herriaren arima islatzen dute.

Tenoreak:

- Ortzegunetik iganderat, 10:00etarik 20:00ak arte

- Astelehenean, 10:00etarik 18:00ak arte

Tarifak:

- 8 €, dastatzeko baso bat barne.

- 4 € ikasleentzat eta ahalmen urriko pertsonentzat, dastatzeko baso bat barne.

- 18 urte baino gutiagokoentzat, kitorik.

Asteburu berean, Peio Maisons-Laffitte alderat joanen da, Mer et Vigne (Itsasoa eta mahastiak) saloian parte hartzeko, 2018ko azaroaren 16tik, ortziralearekin, 19ra, astelehenarekin :

 

B 15 erakusmahaian
Maisons-Laffitteko (78) hipodromoan
1, Pelouse etorbidean

 

Lagun arteko momentu hori balia ezazu azken urteetako gure arnoen dastatzeko. Hemengo bertze ekoizle batzuk ere han izanen dira, Bipia etxeko produktuak (Ezpeletako biperrean oinarrituak) eta Arnabar etxeko ahate gibel gizen eta kontserbak, bertzeak bertze.

Tenoreak:

- Ortziralean: 11:00etarik 22:00ak arte

 - Ebiakoitzean: 10:00etarik 21:00ak arte

- Igandean: 10:00etarik 20:00ak arte

- Astelehenean, 10:00etarik 18:00ak arte

Sartzea 3 eurotan da (eta kitorik 18 urte baino gutiagokoentzat). Dastatzeko basoak sartzean eskuragarri izanen dira, basoaren atxikitzekoarekin, 2 eurotan.

 

Ez duda, zato gure ikusterat,

 

Fite arte!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.