SOTOKO BERRIAK


AOC Irulegiko zuriak 2015

2015eko zuriak agertzen ari...

07/06/2016

Kalitatezko mahats biltzeari esker, 2015eko urteko arnoek zinez etorkizun haundikoak iduri dute! Mignaberry zuria eta Xuria horren froga dira.

2014 urtekoak baino aberatsagoak eta biziagoak izanik, segur zuen papilak loriatuko dituztela, aperitifa baten karietara edo arrainekin, errerik edo saltsan, edo berdin gasnarekin.

Zonbait errezeta ideia, «gure arnoekin jateko» sailean:

-Legatz azpizuna, pikillo-piper kremarekin. Irulegi sormarkako Mignaberry zuri batekin zerbitzatzekoa.

-Pikilloak, legatzez beterik eta hartz-baratxuri pestoa, txorizoa ozpin-oliotan. Irulegi sormarkako Xuri batekin zerbitzatzekoa.

Zuen beha gira, gure saltegian, dasta ditzazun!

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.