SOTOKO BERRIAK


2015eko Irulegi mahats biltzea

2015eko mahats biltzea bukatzen ari da

09/10/2015

2015eko mahats biltzea gaur, urriaren 9an, bukatu da. 688 tona bildu ditugu. Horri esker, 650 000 botila inguru arnotzen ahalko ditugu. Graduak hor daude eta neurrizko minkortasun bati esker, eginen ditugun arnoek oreka ederra ukanen dute.

Sotoan, langileak karraskan ari dira. Egun guziz, hartzidura egiten ari den artean, arnoa dastatzen dugu, haren bilakaeraren eta haren aromen eta taninoen kalitatearen segitzeko. Trinkotasuna kontrolatzen dugu, hartzidura zer heinetaraino aitzinatzen ari den jakiteko.

Upela husteak egiten ditugu, arnoaren eta partikula solidoen bereizteko. Arnoak upelez upel isurtiak dira eta lapa (graspa) tinkatua da.

Dekantatzeak eginen ditugu, gustu txarra ekar dezaketen hondarren kentzeko, upeleko edukiaren parte likidoaren eta solidoaren arteko trukatzeak, bai eta talastatzeak ere, laparen azaleko txapela nahasiz.

2015eko arno gorriak otsailean prest izanen dira eta xuriak maiatzean. Zuen beha izanen gira, Baigorriko gure saltegian, haien dastatzeko!

2015eko mahats biltzeko berri guziak ondoko helbidean atzemanen dituzu www.facebook.com/caveirouleguy :
- kide batzuen eta beren mahats biltzaileen argazkiak: Olivier MartinPantxo IndartChristine IriartDaniel Ithurburua, Ramuntxo CherberoPaxkal ArangoitsXimun Bergouignan eta Jean-Marie Crouspeyre,
- sotoko lanak: sotoanpikorren dastatzea,
- berriak, kazetariek ikusirik: Express-eko artikulua, France 3-ko erreportaia, Sud-Ouest-eko artikulua, Kanaldudeko bideoa.

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.