SOTOKO BERRIAK


Irulegiko AOC 2015eko gorriak

2015eko gorri (rosé) berriak

09/02/2016

Irulegiko AOC sormarkako gure arno gorriak (rosé) bertze mahastietan atxematen direnetarik biziki desberdinak dira. Gehienetan kolore sendoagoa dute. Aurten, usaiaren kontra, Mignaberry gorria argiagoa da. Kattalingorriren kasuan aldiz, alderantziz da.

Biek minkortasun orekatua eta freskotasun aromatikoa erakusten dute.

 

Bordelesa beltza nagusi izanez, mahaian, zerri errekiarekin, itsaskiekin edo aratxekiarekin ezin hobeki juntatuko dira.

 

Beren biribiltasunari eta ahoan duten malgutasunari esker, aperitifan, zerrikiekin, edo berdin ere desertarekin preziatzen ahalko dituzu!

 

 

Irulegiko AOC sormarkako 2015eko Kattalingorri gorriari (rosé) buruzko argibide gehiago: http://www.cave-irouleguy.com/eu/nos-vins/gorria/kattalingorri-gorria-75cl

Irulegiko AOC sormarkako 2015eko Mignaberry gorriari (rosé) buruzko argibide gehiago: http://www.cave-irouleguy.com/eu/nos-vins/gorria/mignaberry-gorria-75cl

Alkohol gehiegikeria osagarriarendako lanjerosa da, izarian edatekoa da.